martes, 12 de abril de 2011

Teknologia berriarekin egindako zapatilak!

Nordika’s enpresak produktu berri hau atera nahi du: etxeko zapatila bero-emaileak. Produktu berritzaile hauek merkaturatzeko ardura egokitu zaio gure enpresari. Nordika’s zapatak egiten dituen espainiar enpresa dugu. Oso ezaguna da estatu mailan, baina baita muga hauetatik kanpo. 

Zapatila berri hauek enpresak diseinatutako zapatila arrakastatsuenetan oinarrituta dago. Zapatila hauetara, bateria eta hari bero-emaile batzuk txertatuko zaizkie. Beraz, botoi bat sakatuz gero, denbora tarte batean beroa izango dugu oinetan. 

Diseinu ezberdinak izango dituen zapatila da, gustu ezberdinetako pertsonentzat eginak daudelako. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario